Skip to content

AHARGO LASTERKAZ

Barkoxeko Lasterkaldia

2026ko apirilaren 11an

Ahargo Lasterkaz (ahargoko lasterkaldiak) 

Tzai Ahargorat lasterkatzera !

Barkoxeko lasterkaldia, Ahargo lasterkaz, Barkoxeko eskolako aitetamek düe antolatzen, Pirinio Atlantikoko herri batetan, Akitania Berrian.

Ahargo ebilaldi eta lasterkaldiz gose diren jenteentako egiazko txostakagüne bat da Eüskal Herrian. Bere xenda kopürütsüak oihan eta tinien gainti marratzez joaiten dira, itxüra hanitxeko eta tekniko diren ebilbide eskentzez, Xiberoa eta Pirionioko mendiherrokari bürüzko ikusmira batekin. Üngürümen ideal bat da bere ahalen gaintitzeko bai eta ere zaintürik den natüra batez profeitatzeko.

Pirinioen zankoan kokatürik, gertakariak maila güzientako ebilbide desbardinak proposatzen dütü : lasterkaldi, ebilaldi eta haurrentako korrika. Irabaziek eskolako elkaldi pedagogikoak finantzatzen dütüe. Lagün arteko giro eta animazione hitzordüan dira, jateko eta edateko leküan berean besta eta kirol egünaldi hortaz gozatzeko.

Eüskal Herrialat arra jiteko inbea emanen deizün lasterkaldi bat da !

2017ko edizioaren orhitzapena

Irabaziak eskolarentako

Lasterkaldiaren irabaziak Barkoxeko eskolako haurrentako baliatürik dira, elkaldi pedagogikoentako, hezkuntza xedeentako bai eta ere kirol eta kültüraren üngürüan diren aktibitateentako.

Taldea

Barkoxeko Lasterkaldia eskolako aitetamek düe antolatzen, urte oroz ehün bat herritarrez lagüntürik gertakari hori kirol eta lagün arteko memento ezin baztertzeko bat izan dadin.

Bista ejerreko lasterkaldia

Ahargo Lasterkaz Barkoxen, Xiberoan, kirol desafio bakotx bat proposatzen deizü. Ebilbide desbardin eta zorrotzak, ikusmira harrigarriak Pirineoko mendiherrokari bürüz eta hatsaren mozteko bista zabalak : honki jin Xiberoan !

Traileuse au trail de Barcus

21KM 1400D+ Lasterkaldia

Eüskal Herriko ebilbide zorrotz bat, zure azpiek gogoan etxekiko düena eta zure bürüak berriz jiteko inbeia düke !

Beñat Marmissolle au trail de Barcus

11km 600D+ Lasterkaldia

Lasterkaldi dinamiko bat eta denek egiteko gisan, Pirinioko mendiherrokaren so egiteko bista ederrak eskentzen dütüanak.

Randonnée à Barcus - Ahargo Lasterkaz

10km 500D+ Ebilaldia


Lagün arteko ebilaldi bat, Xiberoko edertarzüna eta bere ikuspegi miresgarrien preziatzeko.

Courses enfant Ahargo Lasterkaz

Haurren lasterkaldia

Barkoxen, lasterkaldiaren txinkaren pizteko, hiru ebilbide desbardin.

6 urteetarik 15 urteetara.

Barkoxeko lasterkaldiaren azken berriak

  • Izen emaiteak hasirik dira !
    Barkoxeko bazterren ezagützeko Ahargo lasterkaz lasterkaldian parte hartzeko parada düzüe 🤩 🏃‍♀️🏃‍♂️ Bi ebilbide desberdin badira :21 km / 1400D+11 km / 600D+🔔 Ahargo tinian desafio bat badate : txintxa joiteko lehena izan beharko da!!! 🚀 🥾 11km-ko eta 500 […]
  • Barkoxeko lasterkaldiaren koloreak harroki jaunts itzazü !
    Lasterkari, ebiltzale edo jarraikizale izanik, lasterki atorra horrekin Barkoxeko lasterkaldiaren koloreak harroki jaunts itzazü ! 🎨 💡 Lasterkaldian ez düzü parte hartzen ? Berri hona badügü ! Lineako saltegia zabalik da. Atorra esküratzen ahalko düzü. Heben manatzen ahal düzü: 👇 […]
  • Afitxa Ahargo Lasterkaz 2026
    🔥 Presan hiz Ahargo Lasterkaz 2026 ? Pazentzia amini bat 😏 ari gira lanean ! 📝 Izen emaiteak bertan zabalik diate. 🎨 Afitxa : Margita “Kanpo”k